Minbizia daukien ume eta nerabeen familiei laguntzen deutse Aspanovasek

Bagilaren 8an egingo da jaia Bilboko Areatzako kaian

“Ausarta Eguna” Aspanovas alkartearen 35. urteurrena ospatzeko

Umeen minbizia / Dephositphotos.com

35 urte bete dauz Bizkaiko Aspanovas alkarteak. Minbizia daben haur eta nerabeen familiei laguntzen deutsen alkartea da. Iaz, alkarteak 1600 onuradun izan ebazan . 102 familia artatu ebezan eta 67 familik dirulaguntzak jaso ebezan. Gurutzetako ospitalean izaten diran egonaldietarako, bazkari edo afari txarteletarako, parkinerako txartelak ordaintzeko…etabar. Bestalde, 2023. urtean 48 haur-minbizi kasu barri zenbatu ziren Bizkaian. Aspanovas alkarteak lehen momentutik eskaintzen dau laguntzea. Psikologoa eta gizarte langilea dagoz familiei laguntzeko prest.

Ausarta Eguna

35. urteurrena ospatzeko Ausarta Eguna izango da Bilbon bagilaren 8an. Areatzako kaian, goizeko hamaiketan jarri dabe hitzordua. Arratsaldeko hiruretara bitartean hainbat ekitaldi izango dira; puzgarriak, rokodromoa, “game truck“, Porrotx, Txintxeta eta Torroskillo pailazoen ikuskizuna eta babarrun-jana atolatu dabez. Egun hau “Ausartak” kanpainaren barruan sartzen da. Kanpaina honen bitartez gizarteari dei egiten deutse ausardiaren pertzepzinoa aztertzera, baez be gaixotasunak jotako pertsonena eta euren senideena. Oscar de Marcos eta Yeray Alvarez Athleticeko jokalariak, Itziar Ituño eta Aitziber Garmendia aktoreek edo Eneko Atxa sukaldariak, bat egin dabe kanpaina honegaz, Bestalde, Aiora Renteriak eta Izaro Andres abeslariek ahotsa jarri deutse Jon Maiak idatzitako “Ausartak” abestiari . Bideoklipa be kaleratu dabe.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00