Azken Zoramena kontzertua eskeiniko dau Gatibuk bere sorlekuan, Gernikan. Bagilaren 7an. Agur Esan Barik Tourraren barruan BECen datorren urteko abenduan azken kontzertuak eskeini aurretik, honakoa izango da Gatiburen azken kontzertua. Astrako aparkalekuan izango da eta berezia izango da, ze, lehen hiru diskoetako kantak eskeiniko dabez, hortik dator Azken Zoramena izena. Sustraietara joko dau taldeak.
Sarrerak salgai
Haziberrigaz batera antolatu dau Gatibuk kontzertua. Haziberri, pandemia garaian sortutako ekimena da. Gernika-Lumon, kontzertuak antolatu izan dabez ordutik. Tartean, Benito Lertxundirena, orain disko bihurtu dana eta Orioko musikariaren azken lana bihurtu dana. Lertxundik, Gernika bertan emon eban bere agurraren barri. Gatibu taldeagaz daukien hartuemona dala-eta sortu da Astran azken emonaldi hau antolatzea. Sarrerak bihartik aurrera egongo dira salgai. Bihar eguerdiko hamabietatik aurrera Haziberriren web orrian eskuratu ahal izango dira. Bestela, astelehenetik aurrera Gernikako Turismo bulegoan be erosi ahal izango dira. Astrako aparkalekuan izango da kontzertua eta antolatzaileek kalkuletan dabe 6.000-7.000 pertsona ingururentzako lekua egon daitekeela.