Iosu Izagirre Sextet, Giles Robson, Jimmy Reiter eta Satxa Soriazu Quartet aurten

Lau kontzertu izango dira zemendian zehar Arriola kultur aretoan

Badator Elorriora 36. Jazz Blues jaialdia

Jazz Blues jaialdia / Arrioka kultur aretoa

36. Jazz-Blues jaialdia egingo da Elorrion bihartik aurrera. Zemendian zehar lau kontzertu izango dira Arriola kultur aretoan. Bizkaiko eszenan, erreferentziazko hitzordua da honakoa. Maila handiko proposamenak eskaintzen dira eta publiko fidela dauka hitzorduak. Arriola Antzokitik, Aitor Iriondok gogoratu dau hori bai, lehenengo edizinoetan emonaldi gehiago antolatzen ebezala. Eustea lortu dabela azpimarratu dau, batetik, finantziazinoari eusten deutsolako Udalak eta bestetik publiko fidela lortu dabelako.

Lau kontzertu

Lau kontzertu eskeiniko dira bihartik aurrera. Kartelean, euskal eta nazinoarteko artistak aurkitu doguz. Iosu Izagirre Sextet taldea izango da bihar hasteko iluntzeko zortziretan. Ibilbide luzea daukan musikaria. Bigarren diskoa aurkeztuko dau Elorrion. Etzi, gaueko hamarretan, Giles Robson britaniarra arituko da. 2019. urtean, blues arloan, sari handia irabazitakoa eta goi mailako musikaria Robson. Datorren astean, hilaren 22an, Jimmy Reiter alemaniarrak eskeiniko dau kontzertua gaueko hamarretan. Gitarra-jole handia. Azkenik, jaialdiari amaierea emoteko, hilaren 28an, Satxa Soriazu Quartet taldea arituko da. Sarrerak egunean bertan eskuratu daitekez Elorrioko Arriola antzokian.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00