Zemendiaren 16ra bitartean egingo da Barakaldon

Emakume argazkilarien jaialdia

Baffest, herria museo bihurtzen dauan jaialdia

Baffest jaialdiaren aurkezpena Barakaldon / Baffest jaialdia

Baffest jaialdia hasi da Barakaldon. Emakume argazkilarien jaialdia da Baffest, eta aurten hamargarrenez egingo da Barakaldon. Edizino berezia izango dala esan deuskue antolatzaileek. Onintze Garciak gogoratu dauanez, herria museo bihurtzen dau jaialdi honek. Barakaldoko Done Bikendi parkean edo Anaien parkean dagoz argazkiak ikusgai.

Barakaldoko argazkilariak

Aurten, Barakaldo herriari urteotan eskeinitako laguntzea eskertzeko, Barakaldoko argazkilariak izango dira protagonistetariko batzuk. Maied Urrutiak esate baterako ‘Oharkabean, hiri ikusezina’ proiektua aurkeztu dau. Emakume argazkilariak dira hemen be protagonistak, gehienak Barakaldokoak. Maria Jose Zamora Prieto, Reyes Garcia Mantilla, Asuntzi Martinez Ezketa, Izaskun Sayas Amuriza, Rosana Morales Dorrio eta Amagoia Arana Escalada dira egitasmoan parte hartu dabenak. Uri imaginarioa da euren lanen ardatz. Urrutiak dino, Barakaldo modu poetikoan aurkezten dabela.

Ainhoa Resano Barakaldoko artistaren ‘Comercio Revelado’ be ikus daiteke Baffest jaialdian, eta Asuntzi Martinez Ezketa barakaldarrak ‘Los monstruos‘ aurkezten dau. Bihar, Argazki Eguna ospatuko dabe. Goizean proiektu finalisten aurkezpena egingo da eta argazki-ibilaldia herrian zehar. Arratsaldean, argitalpenak, egileak izango dira protagonistak, lehiaketaren irabazleak be bai. Baffest jaialdia zemendiaren 16an amaituko da Barakaldon.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00