Baga Biga diskoetxeak hogei urte bete dauz, eta urteurren berezi hori zapatu honetan ospatuko dau Bilbon, Euskalduna Jauregian antolatu daben ekitaldi berezi bategaz. Arkaitz Hormaetxe Baga Bigako kideak azaldu deuskunez, hamarkada bitan euskal musikagintzan egindako bidea gogoratzeko topagune zabala prestau dabe: kontzertuak, omenaldiak eta Baga Bigaren ibilpideari begirako une bereziak izango dira protagonista. Helburua argia da: hogei urteotan egindakoa ospatzea eta etorkizunera begiratzea.
