Guruzne Solabarrieta: "Hilabete bi eroan doskuz murala amaitzeak"

13 margolanez osatutako murala bakearen eta oroimenaren alde egin dabe

Bakearen eta oroimenaren murala ikusgai Gernikan

Gernikako Arteskolako kideek Allende Salazar ikastetxeko 57 metro luzeko hormari kolorea emon deutsie. Bi hilabetez, egunero, 30 lagunek 13 margolanez osatutako murala egin dabe bakearen eta oroimenaren alde.

Murala ez da artelan bat soilik, Gernikak Hiroshima eta Nagasaki huriegaz partekatzen daben iragan baltza islatu gura izan dabe. Horregatik, Japoniako lore konposizino tradizionaletan oinarritzen da margolana. Hiru huriek bonbardaketa bortitzak jasan ebiezan XX. mendean eta gaur egun memoria historikoa, adiskidetasuna eta bakea sustatzen dabez.

Azalpen panel bat jarriko dabe euskeraz eta erderaz muralaren zergatia eta jatorria azaltzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00