
On Joseba Segurak Balentin Berriotxoa santuaren erlikiak daroaz Vietamera, gaur hasiko dauen bidaian. Hai Phóngeko gotzainak eskatu zituan eta zapatuan egingo dabe emotea, abuztuaren 23an, So Kien Santutegian.
Balentin Berriotxoa santua Vietnamen bertan egon abade eta gotzain moduan, Tonkin-en, kristauak gogor jazarten zituen urteetan. Hiru urtez izan zan gotzaina, erdi ezkutuan, baina azkanean be atxilotu, torturatu eta galdekatu egin eben. Bere fedeari uko egin gura izan ez eutsanez, samea moztuta hil eben 1861ean. Gaur egun Hai Duong santutegian gurtzen dabe, beste martiri batzuekin batera. Oraingoan Vietnametik jaso dabe eskaria, bere erlikiak gura dituelako, eta gotzainak eroango ditu bertako jatorria daukan Hoat Bui abadeak lagunduta. Osterea egingo dau Phat Diem, Bui Chu eta Hai Pong gotzaitegietara, Balentin Berriotxoa bertan egon zanean eleizbarruti bakarra zan ingurura.
Elorrioko bertako Santa Ana komentuan dagoen margolan baten erreplika bi be bialdu ditue. Margolan horretan Vietnamgo 117 martiriak agertzen dira, tartean Balentin Berriotxoa santua.