Balerdi Balerdi taldeak 'Udaberri alua' singlea aurkeztu dau

'Azken kanta' abestiagaz batera, binilo txikia osotu dau Nafarroako taldeak

Balerdi Balerdi: “Nahiko itzalean mantentzen gara baina hondino badaukagu zerbait emoteko”

Udabarrian sartzeaz batera, Balerdi Balerdi talde beteranoak single barria kaleratu dau: Udaberri alua (Gor Diskak). Urtaro barriaren etorrerak dakarren ahanztura gaitzesten dabela azaldu deusku Toño Muro taldekideak, aurreko hileetako gertaera tristeak naturearen berpizteagaz ahazten doguzalakoan.

Udaberri alua kantuagaz batera, Azken kanta izeneko pieza be sartu dabe abesti bi bakarrik ez daukazan biniloan. Igazko udan lau kantu barri grabau ebezan eta bi horreek aukeratu dabez orain biniloa kaleratzeko. Beste kantu biak, Bizi bedi rock´n´rolla eta Gurpilen antzera, formatu digitalean dagoz eskuragarri.

Sei urte pasau dira Toño Murok (abotsa, kitarrea), Pettik (kitarrea, abotsa), Anxel Iraolak (baxua) eta Sergio Ibarrola ‘Zara’-k (abotsa, kitarrea) osotuten daben taldeak Galtzen ikasteko metodoa (2017) diskoa kaleratu ebanetik. 1991.urtean ezagutu genduan taldearen lehenengo lana, Balerdi Balerdi (Gor Diskak) diskoa. Ordutik hona talde nafarrak aro bi izan dauz: 1991etik 1997ra artekoan, disko bi eta 10 hazbeteko binilo bat argitaratu ebezan; eta bigarren aroa, 2012an hasita, eta daborduko disko bi eta orain kaleratu daben biniloa argitaratu dabez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular