Balmasedako Gurutze-Bide Biziduna bueltan da Aste Santuan

Jon Ortiz de Vallejuelo irakasleak egingo dau Jesusen papera aurtengo antzezpenean

Balmasedako Gurutze-Bide Biziduna bueltan da Aste Santuan

Balmasedako Gurutze-Bide Biziduna bueltan da antzezpen barri bategaz. Euskal Herriko ekitaldirik esanguratsuenetako bat da Aste Santuan. Urtero 50.000 ikusle erakarten ditu Balmasedara eta 650 lagun inguru dabil beharrean ekintza aurrera atarateko.

Aurten, Jon Ortiz de Vallejuelo, Jesukristoren azalean sartuko da. Jon erlijio klaseak emoten dauz, irakaslea da, eta aste santu honetan bizi izango dauanaren inguruan berba egin deusku Aupa Bizkaia saioan, “oso berezia” izaten ari dala aitatu deusku.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular