San Severino Putxeren Kofradiako Jokin Salaberrik indabak sukaldatzeko errezetak emon deuskuz

Balmasedan San Severino egunean Nazinoarteko 50. Putxera Lehiaketea ospatuko dabe

“Balmasedan 500 putxera baino gehiago piztuko doguz gaur”

Jokin Salaberri, San Severino Putxeren Kofradiako kidea / Bizkaia Irratia

Balmasedan domekan egingo dabe Putxeren nazinoarteko txapelketea. Aurtengoa berrogeita hamargarrena izango da eta ohorezko kofradiakide Pedro Subijana sukaldaria izentauko dabe. Putxera kofradiak eta Balmasedako Udalak domekan batutako diru guztia, esklerosi anizkotxaren gainean egiten dan ikerketara bideratuko dabe. Iaz txapelketa solidario honetan mila euro batzea lortu eben.

Jokin Salaberrik, San Severino Putxeren Kofradiako kideak, azaldu deuskunez domekan 500 putxeratik gora batuko dira Balmasedan. “Zorionez txapelketan ez dira horreek guztiak egongo ostantzean epaimahaikideek bizitza bi beharko leukiez danak probetako” adierazo dau  Salaberrik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular