Asteko lan egunak eta orduak murrizteak onura ugari daukazala azaldu deusku Jon Bernat Zubiri ekonomia irakasleak. Behargin, enpresa zein gizartearentzat ona dala murrizketa hori. Langileen bizi kalidadean hobekuntzea nabarmena dala, baina baita enpresen produktbidadean be, eta Frantzian hori argi ikusi ei zan 2000. urtean 35 ordura murrizketea egin zanean. Gainera lan harremanak barriro antolatzeko aukerea emoten dauela honek. Gurean absentismo eta laneko osasun arazo ugari dagoela, eta horreek bideratzen be laguntzen dauela eredu barri honek. Gainera denpora libre gehiago eukita beste sektore batzuentzako onurea sortzen dala. Lan arlotik egiten dan eskaria izateaz gain, feminismotik eta ekologiatik be egiten da. Feminismoaren ikuspuntutik denporea irabazten da zaintzarako, egunak eta orduak beste era batera antolatzeko. Feminismoaren ikuspuntutik lan egun kopuruari eutsi baina orduak murriztearen alde egiten da. Ekologiaren ikuspuntuari dagokionez, lan egunak murriztearen aldekoak dira, era horretara joan-etorri gitxiago dagoelako bideetan eta emisino gitxiago isurtzen dalako.