Natxo Velez: "Filosofia aldetik nahiko underground izan gara"

Natxo Velez: "Beti aurretik jarri dogu, lehenengo eta behin, geure egoera pertsonala eta gero irrika artistikoa"

Basaki musika talde leioaztarrak 30 urte bete dauz

Basaki musika talde leioaztarrak 30 urte bete dauz aurten. Taldekide desbardinak izan dira taldean baina Iker Herrero (gitarra eta abotsa), Natxo Velez (bajua eta abotsak) eta Alfonso Rodriguez (bateria eta abotsak) hasieratik orain arte izan dira Basaki taldeko kideak. Urteurren berezi hau zelan ospatuko daben jakiteko Natxo Velez geure estudiora konbidau dogu. Natxoren komuniketako gaitasuna eta jarrerari esker, alkarrizketa bat baino lagun arteko solasaldi bat egin dogu azkenean.

30 urte honeetan eboluzino handia izan dau taldeak. Hasieran metala zan euren soinurik nabarmenena baina musika mota desbardinak ikertu dabez. Gaur egun euren soinua rock alternatibora hurreratzen dala esango neuke, melodia bereizgarriekaz baina halan da guztiz be ez dabe galdu metalak emoten dauan erritmo bizia eta indarra. Esan beharra dago, eboluzino handia izan arren taldearen arima ez dala aldatu. “Ez dogu ezer egin ez dakit ze helburuarekin. Beti aurretik jarri dogu, lehenengo eta behin, geure egoera pertsonala eta gero irrika artistikoa. Ez doguz ahaleginak egin taldea bizibide bihurtzeko”, esan dau Natxo Velezek.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00