Pello Armendariz eta Borja Anton musikariek sortutako proiektua da Marte Lasarte

'Basamortua' lehenengo abestia bideoklip bategaz kaleratu dabe

‘Basamortua’ kantua, Marte Lasarte proiektu barriaren aurrerapen kantua

Marte Lasarte proiektu barria abiatu dabe Borja Anton eta Pello Armendariz donostiarrek. Skaiketan taldeko gitarrajole eta abeslari ohiek Basamortua lehenengo kantua argitaratu dabe. Armendarizek berak idatzi dauz hitzak eta bien artean egin dabe musikea. Bestalde, Anton, Armendariz eta Jon Badi ibili dira ekoizpen lanetan, Haritz Harreguy grabazinoan eta nahasketan, eta Victor Garcia masterizazinoan. Horrezaz gain, Armendarizek, Antonek, Badik, Alex Alonsok eta Olatz Salvadorrek parte hartu dabe grabazinoan.

Pello Armendarizek azaldu deuskunez, Skaiketan taldearen ibilbidea amaitu ebenerako, martxan eben Marte Lasarte. Urtebete inguru daroe lanean. Popa, rocka, elektronika… “eklektikoa dan zerbait” sortu dabe. “Ez dakit nola deitu oso ondo… Bai aurreratu behar dot kantu guztiak ez doazela ildo beretik. Guk ikuspuntu eklektikoa izan dogu kantuak egiterako orduan” esan deusku Armendarizek.

Momentuz abesti bakarra kaleratu dabe, baina laster gehiago etorriko dira eta etorkizunera begira, urte amaierarako diskoa ataratzeko asmoa dauka Marte Lasartek.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00