Familia eta arrauna ditue lotura Beñat Roblesek eta Jule Arkotxak. Biekin egin dogu berba Lekeition

Beñat Robles eta Jule Arkotxa arraunlariekin egin dogu berba Lekeition. Isuntzan egindako arraunlariak biak

Beñat Robles eta Jule Arkotxa, arrauna eta familia, Isuntza eta Hondarribia

Beñat Robles eta Jule Arkotxa / Bizkaia Irratia

Isuntza Arraun Elkartea ondo sustraituta dago Lekeition. Gorengo mailan lehiatzera heldu da. Lekittarra trainerua datorren urtean be TKE mailan egongo da. Joan dan udan, kosta egin jako maileari eustea. Baina lortu egin eban, play-offean. Osertz Aldai entrenatzaile dala lehiatuko dira onenekin datorren udan be.

Gizonetan gorengo mailan ibili arren, emakumeetan gatxago egiten jako. Trainerua urten barik geratu zan udan. Bateletan eta trainerilletan ondo jardun eben. Halanda be, trainerua ataratea ezinezkoa izan zan. Kattalin Negrete eta Jule Arkotxa arraunlariek, baina, gorengo mailara igoteko aukerea euki dabe Hondarribian arraun eginda.

Jule Arkotxa izan dogu konbidaduetariko bat Herriz Herri saioan Lekeition. Beste bat, Beñat Robles Lekittarrako arraunlaria. Robles azkenaldion trainerura igon daben gazteetariko bat da. Arkotxa eta biak lehengusuak dira. Familiatik jatorke arraunlaritzarako zaletasuna.

Roblesek Isuntzan jarraituko dau datorren urtean. Helburu nagusia maileari eustea izango da. Arkotxak, barriz, Hondarribian jarraitu nahi dau. Datorren urtean Euskotren ligan lehiatuko dira. Ikusi egin beharko da zenbateraino emon ahal dauen traineruak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular