GO Phytodron proiektuari esker, gertuago gagoz nekazaritzan droneen erabilera errealitate bihurtzetik. Dronekin produktu fitosanitarioak aplikatzea da Europan landatutako baso-masetan gero eta ohikoagoak diran izurrien mehatxuei eusteko tresnarik onena. Baso-masak, Euskadiren kasuan gertatzen dan moduan, malda eta eremu zehatzetarako sarbide gatxa dabenak, eta kasu batzuetan esku-hartze azkarra, zehatza eta lokalizaua behar dabenak.
Gaur egungo araudia
Gaur egungo araudiaren arabera, tripulazinorik bako aireontziak – orokorrean dron izenez ezagutzen diranak – aireko tratamendutzat hartzen dira, eta kategoria hori debekatuta dago, baimenik ezean. Halan da bere, aplikazino horreek egiteko dabezen ezaugarriek tresna berezi bihurtzen dabez; izan bere, dronen deriba-ereduek (onartzeko parametro erabagigarria) ez dabe aireko tratamenduen eta lurreko ohiko tratamenduen antzik.
Neiker eta Baskegur alkarlanean
Testuinguru horretan, NEIKERek, Basque Research and Technology Alliance (BRTA) erakundeko kideak, G.O. PhytoDron proiektuan parte hartu du, Baskegur Euskadiko Egurraren Elkartearekin batera, dronen erabilera doitasunezko nekazaritzan txertatzeko helburuarekin, produktibitatea hobetzeko eta, aldi berean, haren esparru erregulatzailean aurrera egiteko, horrek erabilteko egoera posibleak ezarriz. Josu Azpitarte Baskegurreko mendi ingeniaria eta Baso Osasun saileko arduraduna izan dogu Garoa tartean.
Ekimen hau 2021eko martian hasi zan eta amaitu barri da, eta hainbat lan egin dabez. Pinu, fruta-arbola, arroz-arbola eta mahastietan produktu fitosanitarioak apliketako unean droneen eraginkortasuna eta segurtasuna probatzean oinarritu da. Zehatz, NEIKER arduratu da Euskadin zabalduen dagoan zuhaitz-espezieetako batean –intsinis pinuan. Saiakuntzak Aramaion (Araba) dagoan lursail batean egin dabez.