Zapaturo lez Farmazia tartea euki dogu Aupa Bizkaia! irratsaioan Juan del Arco farmazialariagaz. Aste honetan iktusaren prebentzinoari buruz berba egin dogu. Hipertentsioa, hiperkolesterolemia eta diabetesa kontrolatzea, obesidadea eta sedentarismoa saihestea zelako garrantzia daukan nabarmendu dau Juan del Arcok.
Iktusa prebenitzeko tratamenduekiko eta dietarekiko atxikimenduaren eta ariketaren onurak azpimarratu doguz, baina baita be, arrisku-faktoreak tratatzeko erabilten diran sendagaiez gain, iktusa prebenitzeko tratamendu espezifikoak gogoratu deuskuz Juan del Arcok, antiagregatzaileak eta antikoagulatzaileak, besteak beste.
