NEIKER zentro teknologikoak Europako LIFE Silfore proiektuaren azken aurrerapenak aurkeztu ditu, klima aldaketaren aurrean basoen erresilientzia handitzeko helburuagaz. Proiektua baso-larreratze sistemaren inplementazinoan oinarritzen da, basogintza eta larregintza lur berean konbinatzen dituana, Portugal, Galizia, Asturias eta Euskadiko eremuetan.
Biomasa erregaiaren bolumena %40-60 murriztea eta, beraz, sute arriskua txikiagoa izatea aurreikusten dau, abeltzaintzako ustiategietan karbono aztarna murrizteaz gain.
Lurralde berean basogintza eta larregintza uztartzea aukerarik onenetakoa bihurtu da klima aldaketaren aurrean sendoagoak diren basoak lortzeko. Beste onura batzuen artean, praktika horrek basoak abeltzaintzarako erabiltzea ahalbidetzen dau, suteak saihesteko edo minimizatzeko, biodibertsitatea handitzeko eta landa ekonomiaren garapena sustatzeko. Nerea Mandaluniz, NEIKERreko Animalia Ekoizpeneko Departamenduko ikertzailea izan da Lau Haizetara saioan.