Aurton Euskadiko Erregistro Zibiletan 273 pertsonak sexuz aldatu dabe

NAIZEN alkartean 320 familia batzen dira gaur egun

Bea Sever: “Gotzainagaz eukitako bileratik pozik urten dogu”

Urteurren ekitaldia / NAIZEN

Erresgistro Zibilean aurton, urtarriletik abuztura bitartean Euskadin 273 pertsonak sexuz aldatu dabe. Balmasedan 12 pertsonak egin dabe, Durangon 15ek, Gernikan 14k, Getxon 19k, Barakaldon 92k eta Bilbon 149 pertsonak. Trans Legeari esker orain erraztasun handiagoak dagoz pausu hori emon ahal izateko. Lehen 18 urte euki behar ziran eta orain 16 urte gazte batek aldaketea bideratu leike.  NAIZEN alkartea sortu zanetik urte batzuk pasau dira eta trans umeen familien kopurua 8tik 320ra pasau dala esan deusku Bea Severrek (Naizen) gaur Goizeko Izarretan irratsaioan. Alkartea sortu zanean taldeak oso harrera ona euki ebala esan deusku baina urte batzuen ostean kontrako eretxi gehiago igerten dabilzala be bai.

On Joseba Segurak Begoñako basilikan abuztuaren 15eko mezan esandakoak asteon bertan Radio Popular-Herri Irratian zehaztu dauz. Bea Severrek gotzainagaz batzartu barri dirala esan deusku. “Berak deitu euskun gugaz biltzeko gogoa eukala esanaz. Beragaz batzartu ginan, hiru familiak parte hartu eben topaketa horretan, bizipenak partekatu genduzan, Tránsitos liburua oparitu geuntsan eta gure sorpresarako esan eban gure egoerea ulertzen ebala. Gure aldetik pozik jarrera hori euki ebalako, gorputzen bizipenen inguruan hainbat galdera egin euskuzan. Bere jarrerea hain itxia ez zala ikusi genduan” azaldu dau Severrek.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00