Hamar urte bete dauz Sarek, presoen eskubideen alde. “Lorpen handiena, sakabanaketearen amaierea izan da, baina oraindi urruntze politikeagaz amaitu dan arren, gradu aldaketakaz dago oraindik arazoa” esan dau Sareko Bego Atxak. Sarek, presoen eskubideen aldeko plataformeak, ez dau ulertzen oraindik gradu aldaketen aurkako helegiteak aurkeztea. “Presoaren jarraipen zuzena egin dauen estamentuaren txostenean oinarrituta Eusko Jaurlaritzak preso horren hirugarren gradua onartzen dau eta 400 kilometrotara dagoan Entzutegi Nazionalak horrek aurkako helegitea aurkezten dau, ulergaitza da” esan dau Bego Atxak, Sare plataformako kideak gaur Goizeko Izarretan irratsaioan.
Sareren eretxian urruntze politikea amaitu zan, baina salbuespen neurriak ez. Gaur egun ETAko 130 presok jarraitzen dabe kartzelatan eta gehienak Euskal Herriko kartzelatan dagoz. Eusko Jaurlaritza barrian, justizia sailaren ardurea sozialistek izango dabe eta orain arteko ibilbide berberagaz jarraitzea itxaroten dabe Saretik eta legea aplikatzea. Jaurlaritzako espetxe politiken aholkulari lez urteak emon dauz Jaime Tapia epaileak lanean eta bere lanari buruzko balorazinoa egin dau Bego Atxak