Arrain Azokaren 30. edizinoan, Bego Gangoitik jasoko dau gaur Hegaluze Saria

Domekara bitartean milaka bisitari jasoko dauz Bermeoko Arrain Azokak

Bego Gangoiti: “Ilusinoagaz eta ardureagaz hartu dot Hegaluze Saria”

Bego Gangoiti (Arrain Azokako antolatzailea) / Bizkaia Irratia

Lehenengo Arrain Azokatik 30 urte bete dira. Hasierako urtean eragile bakotxak bereari begiratzen eutsala esan deusku Bego Gangoitik azoka honen antolatzaile nagusiak. “Gaur egun kontserba enpresak, hezkuntza zentroak, arrantzaleak… alkarlanean dabilz. Orain dala 30 urte fabriketan ez egoan denda fisikorik, Arrain Azokea zan produktua Bermeon erosteko aukera bakarra. Gaur egun lantegi bakotxak bere dendea dauka eta bezeroari on-line be saltzen deutsie, gauzak asko aldatu dira” azaldu deusku Gangoitik. Gaurtik domekara bitartean goizeko 11:00etatik arratsaldeko 20:00ak arte 18 kontserba eta itsasoko elikagai enpresen produktuak dastatzeko eta erosteko aukerea egongo da Bermeoko Lameran. Zallo, Arroyabe, Serrats, Campos, Cusumano, Karmelo Toja, Alakrana… hegaluzearen eta antxoen munduan izen handia daben enpresek bezeroari euren produktuak eta nobedadeak aurkezten deutsez udabarriro antolatzen dan Arrain Azokan.

Aurtongo Hegaluze Saria Bego Gangoiti berari emongo deutse eta pozik hartuko dauela esan deusku Bermeotik egin dogun Goizeko Izarretan irratsaio berezian. “Ilusino eta ardura handiagaz hartzen dot saria. Ez neban imajinauko azokaren lehenengo edizinoetan, 30 urteren ostean, azokak hartuko eban bolumena” azaldu dau berak. Gangoitik berak sortu eban Arrain Azoka orain dala 30 urte eta bere bitartez atzerabegirakoa egin dogu. Gaztelugatxeri eta etxebizitza turistikoei buruz be luze eta zabal berba egin dogu Bego Gangotigaz, izan be, bera Turismo Bulegoko arduraduna be bada.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude