Saibigainen gerra zibileko hazur-hondarrak aurkitu dabez

Aranzadik eta Gogorak Saibigainen deshobiratzeak egiteko urtebeterako baimena jaso dabe

Aintzane Ezenarro: “Saibigaineko baso eta landa guztiak miatuko doguz gorpuzkin gehiagoren bila”

Saibigaingo deshobiratzea / Irekia

Saibin gerra zibileko hezur-hondarrak aurkitu dabez. Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Euskal Prospekzio Taldeak Gerra Zibileko gudulari baten hazur bi aurkitu dabez. Hazurrak beheko gorputz-adar batekoak dira. Bitan apurtutako izterrazur batenak ei dira, baina ostean egingo dabez analisi antropologikoak zehaztuko dau. Gogora Institutuaren laguntzagaz, joan dan udagoienetik dabiz Saibigainen lanean. Miaketa-kanpainan metraila-hondarrak, munizinoa eta objektu pertsonalak aurkitu dira, baita borrokalarien janzkeraren hondar metalikoak be.

Atzo aurkitutako gudulari baten hazur-hondarrak atarateko ekitaldia egin zan. Lehen aldia izan da mendi bat zientifikoki arakatu dabena eta urte guzti honetan lanean jarraitzeko baimena izango dabe. Nerea Melgosa Bardintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak atzo bertan dei egiten eutsien familiei euren DNA emotera, hori ze garrantzitsua dan azpimarratuz.

Saibiko borroketan galdutako borrokalarien familiarteko batzuk be izan ziran atzo Saibin. Euretako bik, euren lekukotzak emon deuskuez. Igorreko Arrate Atutxa Urkirik eta Gorlizko Iñigo Fernandez de Arangiz Gutierrezek. Lurdes Herrasti Aranzadiko Antropologia saileko arduradunak eta Iñaki Rebolledo euskal prospezkino taldekoen berbak be jaso doguz Goizeko Izarretan irratsaioan.

“Azken bi hamarkadetan ia 300 pertsona atara doguz lurpetik eta 50 gorpu baino ez doguz identifikatu. Teknikea asko hobetu da eta horrek orain lana asko errazten dau” azaldu deusku Gogora Institutoko Aintzane Ezenarrok.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular