
Ezaguna da Amabirjinearen jasokundearen egunean Begoñako basilika parean egiten dan aurreskua, sarri askotan Bilboko alkateak dantzan egiten dauena. Alboan eukiten ditu laguntzen Beti Jai Alai dantza taldekoak, aurresku-soka dantza honen berreskuratzaileak. Beste leku batzuetan legez, aurretik egiten bazan be, galdu egin zan uriburuan, eta Beti Jai Alaiko Jon Pertikak eta Iñaki Irigoienek ekin eutsien berreskuratzeari. Genaro Pérez Villaamilen 1842ko margolan batean oinarritu ziran horretarako.