Benat Amadek eta Beñat Elorrietak 1000 euroko aizkora apustua egin dabe

Aizkora apustua Getxoko Probalekuan izango da martiaren 21ean

Benat Amade: “Entrenamendu gogor honeek aurrera eroateko, txapeldun ikusi behar zara”

Herri Kiroletan ohikoa da apustuak egitea. Normalean ikusleek kirolariek egingo dabenaren ganean apustu egiten dabe baina be bai gertetan da, kirolari batek beste bati apustua egitea.

Kasu honetan aizkoragaz izango da erronka. Benat Amadek eta Beñat Elorrietak apostua egin dabe. 10 kanaerdiko ebagi beharko dabez eta 1.000 euro dagoz jokoan. Getxoko Probalekuan izango da martiaren 21ean. Hor ikusiko doguz aizkolari bi aurrez aurre, teknika, indarra eta sendotasun mentala neurtzen.

Zelan suertau dan apostua eta kirolari batek zelan egiten deutson aurre horrelako erronka bati jakiteko, apustuko protagonistetako bategaz berba egiteko aukera izan dogu. Aurretik be Jokoan irratsaioan izandako Benat Amade Fullaondo herri kirolariagaz berba egin dogu.

Ilusino handiz dago Benat, apustuaz gan bultzada bat emoten deutselako herri kirolei horrelako ekimenek eta argi dauka zer dan garrantzitsuena. “Entrenamendu gogor honeek aurrera eroateko txapeldun ikusi behar zara baina azkenean ez dozu ahaztu behar, hau guztia, egiten dozula gustuko dozulako eta ondo pasetako”, esan dau Benatek.”

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00