Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan izan da aurkezpena

Euskararen Herri Hizkeraren Atlasa ardatz lan honetan

Berba-Mintzoak bilduma barriaren lehen atala, ‘Denboraren Gurpilean’

Ibon Urgoiti, Adolfo Arejita eta Zuriñe Goitia lan barria aurkezten / Bizkaia Irratia

Denboraren Gurpilean liburua eta Berba-Mintzoak bilduma aurkeztu dauz gaur Euskaltzaindiak. Euskaltzaindiak 80ko hamarkadan abiarazo eban Euskararen Herri Atlasa egitasmoa. Ordutik, hamaika liburuki kaleratu dabez lan honegaz lotuta. Orain, bilduma barri bat dakarre, Berba-Mintzoak, eta bilduma horren lehen alea da Denboraren Gurpilean. Adolfo Arejita euskaltzainak eta Euskeraren Herri Atlasa egitasmoaren zuzendariak azaldu dauanez, ikertu dana gizarteratzea da helburua. Gogoratu dauanez, herri hizkeraren ganean orain arte egin dan lanik handiena da honakoa. Ehunka inkesta egin izan dira Atlasa osotzen joateko. Hizkuntzaren datu guztiak bildu dabez: lexikoa, fonetika, morfología eta sintaxia. Datuak Euskal Herri osoko 145 herritan jaso dabez.

Denbora ardatz lehenengoan

Berba-Mintzoak bilduma barri honen lehen alean denboraren kontzeptua hartu dabe ardatz. Lana 3 ataletan dago banatuta. Zuriñe Goitia Euskaltzaindiako teknikariak azaldu dauanez, asteko egunen atala egongo litzateke hasteko, egunak berak daukazan zatien ganeko atala ostean, eta azkenik urteko egun zehatzen ganekoa, hau da, hasi Urtebarri egunetik eta Eguberri egunera bitartekoak. Denboraren Gurpilean lana, Markel Urrutia ilustratzaileak egindako irudiakaz osotuten da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00