Bagilaren 16ra bitarteko erakusketea da

Erakusketea dago ikusgai Arrantzaleen Museoan

Bermeo Erdi Aroan, Bizkaiko gune politiko, ekonomiko eta soziala

Erakusketaren aurkezpena / Bizkaia Irratia

Bermeo Erdi Aroan erakusketea zabaldu dabe Bermeoko Arrantzaleen museoan. Hainbat artxibotan aurkitutako dokumentuak, pergaminoak eta ilustrazinoak dagoz ikusgai erakusketa honetan. Bitor Uriarte eta Asier Romero izan dira komisarioak. Rober Garay ilustratzailearen laguntzea izan dabe erakusketea osotzeko. Esan behar, erakusketa garrantzitsua dala, ze, agirietariko batzuk lehenengoz erakusten dira. Asier Romero komisarioak gogoratu dauanez, kontuan hartu behar da Bermeoko artxiboa birritan erre zala.

Bermeo, Bizkaiko gune ekonomiko, politiko eta soziala

Hamalau, hamabost eta hamaseigarren mendeetako dokumentuak erakusten dira. Kontuan hartu behar da, garai hartan Bermeo, Bizkaiko gune politiko, ekonomiko eta soziala zala. Hainbat artxibotan aurkitutako agiriak, agiri eklesiastikoak dira batez be, zibilak erre egin zirelako. Bermeo Erdi Aroan erakusketa honetan, koadroetariko batzuk 3D efektua dabe eta QR kode bitartez ikus daitekez. Asier Romerok Rober Garayren lana azpimarratu dau, agiri guztiak berak egindako ilustrazinoakaz erakusten direlako. Katalogo bat be sortu dabe. Euren nahia herriko DBHko ikasleek erakusketea ikustea litzateke. Bagilaren 16ra bitartekoa da Bermeo Erdi Aroan erakusketea eta hileotan lau berbaldi eskeiniko dira Arrantzaleen Museoan. Bitor Uriarte, Asier Romero, Jesus Muñiz eta Rober Garay izango dira hizlariak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular