Bermeok mural barri bat inauguratu dau eguazten honetan Nardiztar Jon kalean, Bizkaiko udalerri horretako itsasontzietako saregileen lana irudikatzen dauana, udazkenean Udalak Lanbideren zuzendaritzapean abian jarritako hiri-berroneratze proiektu pilotuaren barruan.
Bermeoko Udaleko, Lanbideko eta Sartuko kideek eta proiektuko parte-hartzaileek “ehungarren eta artisautzako ofizio” horreri omenaldia egiten deutson murala aurkeztu dabe. Bertan, emakumeek arrantza-aparailuak egiten eta mantentzen dabez.
Hainbat urtez, gogoratu dabenez, “Bermeoko ehunka saregileek funtsezko lana egin dabe baxurako arrantza-flotak arrantza-kanpainak egiteko behar izan eban antolaketea-prozesuan”.
Ekimena Bermeoko Hiria Berroneratzeko Proiektu Pilotuan kokatzen da. Programa horrek prestakuntza eta enplegua uztartzen dauz, eta Europako Next Generation laguntzek babesten dabe. Hala, Bermeoko Udalak, Lanbideren zuzendaritzapean, Sartu kooperatiba kontratatu dau hiria berroneratzeko proiektu hori gauzatzeko.
Lanbidek, bestalde, Bermeoko eta inguruko hamabost gizon eta emakume hautatu dauz, DSBEa edo GGG jasotzen ebenak, ekimen horretan parte hartzeko. Ekimen horrek aukera emon deutse “enplegagarritasuna hobetzeko, laneratzea sustatzeko eta, bide batez, komunitatearen subjektu aktiboaren rola berreskuratzeko”.
“Proiektu pilotua arrakasta handia izaten ari da, eta gauzak ondo badoaz, antzeko proiektuak gauzatzeko aukerea baloratuko dogu”, iragarri dau Maria de Frutos Olasagasti koordinatzaileak.
Bi hilabeteko oinarrizko prestakuntzaren ondoren, proiektua osatzen daben hamabost pertsonek Nardiztar Jon kaleko saregileen murala egin dabe, eguazten honetan aurkeztu dana, baita Osakidetzak Bermeoko Talan daukan Osasun Mentaleko zentroko murala be.
Horrela, urtarriletik maiatzera muralismoa lantzen aritu dira, eta orain jarraipenea emoten ari jako 2023ko urriaren amaierara arte jarraitzea espero dan eraikuntzea-proiektuari.
Gaur Lau Haizetara Ainara Oiarbide etorri da, muralaz berba egiteko.