Dinamika honen bidez belaunaldi barrietara be iritsi gura dabe

Udalak herritarrei testu originalak bialtzeko deia egin deutse; lanak bagilaren 26ra arte aurkeztu ahal izango dira

Bermeok sormenari ateak zabaldu deutsaz Andramari eta Santa Eufemia jaietako libururako

Bermeoko Udala / Bizkaia Irratia

Bermeoko Udalak herritar guztiei dei egin deutse Andramari eta Santa Eufemia jaietako libururako testu originalak bialtzera. Ekimenaren helburua herritarren sormena sustatzea eta jaietako argitalpenean tokia emotea da.

Endika Etxebarria kultura zinegotziak azaldu dauenez, jai liburuen inguruko ekimenak urteak daroaz martxan, baina aurten beste bultzada bat emon gura izan deutsie. Testuek iraganari, orainari edo etorkizunari buruzko gaiak jorratu ahal izango dabez, eta generoak be askotarikoak izan daitekez. Udaletik nabarmendu da Bermeon badagoela sormen handia eta idazteko gaitasuna dauen jente asko, eta dinamika honen bidez belaunaldi barrietara be iritsi gura dabela.

Lan guztiak ez dira lehiaketa moduan aurkezten, baina aukeraketa bat egingo da jai liburuan argitaratuko diran testuak hautatzeko. Parte hartu gura dabenek bagilaren 26ra arte dabe epea euren proposamenak bialtzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00