Bermeoko Ziklistek eta Nafarroako El Patorrillo txirrindulari peñak 'Bizitzaren alde' erronka solidarioa antolatu dabe

Berrogei txirrindularik 450 kilometro beteko ditue datorren astegoienean dirua lortzeko gaixotasunaren aurkako borrokarako

Bermeotik Castejonera minbiziaren aurka

Bermeoko ziklistak, minbiziaren aurkako alkarteko kideak eta Bermeoko udaleko arduradunak erronkaren aurkezpenean / Bizkaia Irratia

Bermeoko Ziklistek eta Castejoneko ‘El Patorrillo’ peñak egun biko erronka solidarioa egingo dabe. Maiatzaren 9an eta 10ean, Bizitzaren alde alkartasun erronkea hain zuzen be. Bermeoko Ziklistek taldeak, Castejoneko ‘El Patorrillo’ Txirrindulari Peñegaz batera, 450 kilometroko joan-etorria egingo dabe zapatuan eta domekan.

Minbiziaren Aurkako ekimen honetan batutako dirua gaixotasunaren aurkako borrokara bideratuko dira. Horregaz batera, herritarrei parte hartzeko hainbat bide eskaini deutse, alkartasunaren sarean bakotxak bere ekarpena egiteko aukera zabalduz.

Erronkak bere une beroena domekan eukiko dau, Bermeon antolatutako harrera eta egitarau bereziagaz. 13:00etatik aurrera, Dantzaz Blaik, Kanta kanta loruek, Bermeoko Abesbatzak eta umeentzako Kirik girotuko dabe Lamera. 15:00etatik aurrera, barriz, Apokhalipsis, Addar eta Tximino taldeen kontzertuen txandea izango da. Egun osoan zehar girotutako jardueren ondoren, txirrindulariak 16:00ak eta 16:30ak bitartean helduko dira Lamerara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00