Hamaseigarren ermiten ibilbidea egingo da domekan Berriatuan. Herritar talde baten ekimena izan zan honakoa. Udalaren laguntzeagaz, urtero antolatzen dabe urteko lehen domekan. Hasieran, Berriatuako zazpi ermitak bisitetan ziren. Gaur egun, Joseba Goienola alkateak azaldu deuskunez, moldatu egin dabe ibilbidea.
Hiru ibilbide aukeran
Hiru ibilbide egongo dira aukeran. Luzeena 24 kilometrokoa da eta 1000 metroko desnibela dauka. Profesional askok honakoa korrika egiten daben arren, bestelakoek egiteko modukoa dala esan dau Goienolak. Herrigunean amaituko da lehenengoa. Ibilbide ertaina 21 kilometrokoa da eta luzeenaren zati bat dala esan daiteke. 820 metroko desnibela dauka. Azkenik, ibilbide laburra dago, 14 kilometrokoa eta 460 metroko desnibela daukana. Azken hau familian egiten dabe askok. Parte-hartzaileek egunean bertan emon leikie izena goizeko zortzi ta erdietan. 10 euro ordaindu behar dabe nagusiek eta 5 euro umeek. Prezioaren barruan, oparia eta kopaua sartzen dira. Berriatuako alkateak esan deuskunez, herrikoak dira parte-hartzaile gehienak, eskualdekoak be bai eta inoiz kanpotik be etorri dira Berriatuko ermiten ibilbidea egitera.