Abenturea eta gogoetea Katixa Agirreren "Berriz zentauro" lanean

Zientzia fikzinora jo dau egileak bere hirugarren eleberrian

“Berriz Zentauro”, Katixa Agirreren zientzia fikzinoa

Berriz Zentauro eleberria / Txalaparta argitaletxea

Bere hirugarren eleberrian zientzia fikzinora jo dau Katixa Agirrek. “Berriz zentauro” argitaratu dau Txalaparta argitaletxeagaz. Gizartearen eta teknologiaren garapena, eta iraganarekiko harremana dira liburuko ardatz nagusiak.

Ezagutzen dogun mundua aldatu egin da

XXI. mendearen erdialdea eta guk ezagutzen dogun mundua aldatu egin da. Paula Pagaldaik proiektu pedagogikoak sortzen ditu, errealidade birtualaren laguntzaz. Halako baterako inspirazino eta datu bila doa Parisera, gaur egun turismoa ia desagerturik dagoen arren. Lehenengo feministatzat hartu izan dan Mary Wollstonecraft idazlearen bizitzea eta Frantziako Iraultzea ikertzea dau helburu.

Eleberrian iradokizun kitzikagarri ugari  topauko dau irakurleak gizartearen eta teknologiaren martxearen ganean. Baina horrez gain rotagonistearen ibilerek zer pentsaua emongo dabe beste hainbat gairen gainean: generoen arteko muga zurrunak eta horreek gainditzeko aukerak, iraganagaz daukagun harremana, bikote batek irauteko daukazan zailtasunak, errebeldiaren eta erosotasunaren arteko oreka gatxak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular