Center for Basque Studies erakundeak argitaratu dau

"Bertso Eskolak. Basque Improvisational Poetry Schools" mugarria dala esan dabe egileek

Bertso Eskolen ganeko liburu aitzindaria argitaratu da ingelesez

Bertso Eskolen ganeko liburuaren aurkezpena / Bizkaia Irratia

Bertso eskolen ganeko liburu aitzindaria argitaratu dau Nevadako Unibertsidadeak ingelesez. “Bertso Eskolak. Basque Improcisational Poetry Schools” deitzen da Nevadako Unibertsidadeko Center for Basque Studies erakundeak argitaratutako lana. Zentru honek, 2016. Urtean erabagi eban bertsolaritzaren ganeko sail barri bat sortzea. Handik urte bira, kongresua egin eben. Emakumeen eskubideen aldeko burrukan, bertsolaritzaren esparruan egindakoak aztertu ziran orduan. Xabier Irujok gogoratu dauanez, arrakasta handia izan eban lehenengo kongresuak.

Bigarren kongresua aurten

2020. urterako antolatu eben bertso eskolen ganeko kongresua baina pandemiak dana atzeratu eban. Azkenean, kongresua aurten egin da eta liburua be aurten argitaratu dabe. Kasu honetan, helburua, bertso eskolen ganeko ekarpena aztertzea da. Xabier Irujogaz batera, Larraitz Ariznabarretak eta Iñaki Arrietak koordinatu dabe lana. Esan behar, Maialen Lujanbio, Miren Artetxe, Oihana Iguaran, Jone Uria eta Julio Soto bertsolarien ekarpenak be batu dabezala. Mugarritzat hartzen da lan hau, hain zuzen, bertso talde handi baten ekarpen akademiko, testimonial eta historikoa batu dalako. Esan dogunez, liburua ingelesez argitaratu da. Aurretik egindako kongresuaren ganekoa be ingelesez dago. Honakoa, nazinoarteko inprobisazino-zale askok deskargau dabe dohainik, argitaratu eta urte ta erdira. Momentuz, bertso eskolen ganean kaleratutako “Bertso Eskolak. Basque Improvisational Poetry Schools” liburua, Center for Basque Studies zentruaren webgunean edo Amazonen eskuratu daiteke.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00