Aurtengo egitarauak 622 jarduera izango dauz, era guztietako publikoentzako proposamenakaz

27 txosna altzauko dabez aurten, abuztuaren 22an Marijaiaren etorrerea ospatzeko

Bilboko Konpartsak Aste Nagusirako txosnak muntatzen hasi dira

Bilboko Konpartsak dagoeneko murgilduta dagoz 2026ko Aste Nagusiaren prestaketa-lanetan. Konpartsakideak Areatzan batu dira txosnen muntaketeari ekiteko, eta hamar egun izango dabez jai-eremua prest ixteko. Guztira, 27 txosna altzauko dabez aurten, abuztuaren 22an Marijaiaren etorrerea ospatzeko.

Muntaketea auzolanean egiten dabe ehundaka konpartsakidek, eta Bilboko Konpartsek nabarmendu dabenez, txosnak ez dira jai-gune hutsak: autogestinoan, alkarlanean eta parte-hartzean oinarritutako Aste Nagusiaren eredua ordezkatzen dabe. Ander Aristondo Bilboko Konpartsetako kideak azaldu dau hamar eguneko lana daukiela aurretik jai-eremua prest izteko.

Aurtengo egitarauak 622 jarduera izango dauz, era guztietako publikoentzako proposamenakaz. Kontzertuek be leku nabarmena izango dabe, eta agertokietatik Zea Mays, Bulego, ETS, Bengo, Arene 6, Potato, Graffiti, Zaunka, Chulería Joder, Kiliki, XpresidentX, Akerbeltz eta Cherry Boppers lako talde eta artistak igaroko dira. Aristondok azpimarratu dauenez, eskaintza zabala prestau dabe Areatzara hurreratzen diranentzako. Horrez gain, gastronomia, herri-kirolak, tailerrak, jolasak eta bestelako jarduerak be izango dira. Konpartsek jai parekide, euskaldun eta eraso bako jai-gunea aldarrikatu dabe, eta herritarrei Aste Nagusia errespetuz eta arduraz bizitzeko deia egin deutsie.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00