
Bermeoko Sagrado Corazon eskolako gaztetxoak izan dira aste honetako bertsolariak Zortziko Txikia irratsaioan. Euskal pertsonaje mitologikoak deskribatu eta fantasiazko munduan murgiltzeko gonbitea luzatu deuskue. Gainera, bertso txisteak eta bertso asmakizunak prestatu dabez jolaserako.
Zortziko Txikia Bizkaiko Bertsozale Alkartearen lankidetzagaz egiten dogun irratsaioa da, Bilboko Udalaren babesagaz.