APNABIko Derio Zentroak jasangarritasunari eta inklusinoari buruzko argazki erakusketa bat eskainiko dau Emaus FS eta Lantegi Batuakekin batera. “BESTE BEGIRADAK/OTRAS MIRADAS” argazki erakusketa inauguratu dabe martitzen honetan, herriko Kultur Birikan. Emaus Gizarte Fundazioak ingurumen-ikuspegiarekin garatutako lankidetza-proiektu baten emaitza da. Proiektu horretan, APNABIren autismoaren espektroko nahasmendua (AEN) daben pertsona helduek eta Lantegi Batuak-en erabiltzaileek parte hartu dabe.
Erakusketea inprimatutako 20 irudik osotzen dabe. Irudi horreek Derioko ingurumen-pertzepzioari buruzko ikuspegi ez oso ezaguna eskaintzen dabe, eta sarritan ingurumen-gaiei buruzko eztabaidetatik kanpo geratzen diran pertsonen eritxiak partekatzen dabez. Irudi bakotxa parte-hartzaileek eurek eskuz idatzitako hausnarketarekin osotzen da, argazkiekin batera ikusgai dagoana. Irailaren 27an bisita gidatua eskainiko da 17:00etatik 19:00etara. Erakusketa urriaren 15era arte egongo da ikusgai.