Betiko gaua (La noche eterna) Eneko Sagardoyk zuzendutako lehenengo film laburra da. Berak eta Nerea Ibarzabalek idatzitako testuan oinarrituta dago, eta makina bat jaialditan erakutsi dabe: Mosku, Shangai, Malaga, Zinebi… Euskera hutsean egindako lana da, Arabako lautadan grabautakoa, eta aktore nagusiak Elena Irureta eta Miren Gaztañaga dira. Ander anaiagaz batera daukan Sumendi produktoreaz gain, Galapan eta Ikusgarri Films-ek be hartu dabe parte lan honetan. Sagardoy anaiakaz egin dogu berba Goizeko Izarretan irratsaioan.