Hamaika erromeri talde dagoz momentuz

Erromeriak antolatzeko orduan lagungarri izatea da helburua

Erromeriak.Eus plataformea sortu da

Erromeriak.Eus plataformea / Bizkaia Irratia

Erromeriak.eus plataformea sortu da. Sortzaileek azaldu dabenez, erromeria taldeak batuko dauazan plataformea da. Herriren baten erromeria antolatu nahi izan ezkero, lagungarri izan daitekeen ekimena da. Plataformeagaz bat egin eta taldeetariko bat egun zehatz baten libre dagoen jakin daiteke. Aurrekontuaren barri be emoten dabe. Jaietako programatzaile zein antolatzaileentzat erromerien erreferentziazko plataformea izatea lortu gura dabe

Momentuz 11 talde

Erromeriak.eus plataforman 11 erromeria talde dagoz, guztiak bizkaitarrak; Oxabi, Urrats, Zirkinik Bez, Garilak 26, Lehian, Gora Herria, Oinutsik, Zutik, Trikizio, Zazpizar eta Nonbait. Talde barriak plataforman sartzeko erea be eskaintzen dabe. Erromeria taldeen arteko harremanak sendotu eta euskal musika taldeen arteko zubi-lana egin nahi dabe, egile-eskubideak bermatuz era berean. Erromeria taldeen lan-baldintzak zaintzea be bada asmoa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular