'Xiberutikan Mendebaldera' abestia sortu dabe Zetakek, Erramun Martikorenak eta Maixux Zugarramurdik

Euskereak bere egunerokotasunean daukan garrantziaz egin deusku berba Baskaranek

Bidane Baskaran gaztagile markinarra Korrikaren abestian agertzen da

Erramun Martikorena, Ane Elordi, Pello Reparaz eta Maixux Zugarramurdi / AEK - Korrika

Bidane Baskaran gaztagile markinarraren izena aitatzen da aurtengo Korrikaren abestianXiberutikan Mendebaldera abestia sortu dabe Zetakek, Erramun Martikorenak eta Maixux Zugarramurdik 24. Korrikarako. Baskaranek esan deuskunez, aspalditik ezagutzen dau Zetak taldeko Pello Reparaz: “Pello aspaldiko laguna da. Baimena eskatzeko deitu eustan”.

Ganera, Pello Reparazek berak Bidane Baskaranen izena abestian agertzeko gaztegileari emondako arrazoiak aitatu deuskuz: “Euskerea elementu ezbardinekaz lotzen dau Pellok, lurragaz tartean”. Euskereak bere egunerokotasunean daukan garrantziaz be egin deusku berba Baskaranek. Azokei jagokenez, euskeraren presentzia aldatzen doa herriaren arabera.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00