Argia Ereiten sariak euskeraren erabilera eta sustapena bultzatzen daben pertsona edo erakundeen lana autortzen dau

Euskal musika eta kulturaren trasmisinoan gazteen artean egiten daben lanagatik saritu dabe Getxoko musika taldea

Bidean Erromeria taldearentzat 2025eko Argia Ereiten Euskara saria

Bidean Erromeria taldeak urrian Erromon eskainitako kontzertua / Bidean

Getxoko Udalak orain 16 urte jarri eban martxan Argia Ereiten saria, Euskera Sustatzeko Ekintza Planaren barruan, euskerearen erabilera soziala babestu, hedatu eta sustatzen daben proiektuak saritzeko asmoagaz. Aurton Bidean Erromeria taldea aukeratu dabe Argia Ereiten Euskara sariaren irabazle lez. Udaletik nabarmendu dabenez, Bidean Erromeria euskararen aldeko eredua da, eta musika, jai-giroa eta hizkuntza batuz, belaunaldi barrientzako euskal kulturearen erreferente bihurtu dira.

Aritz Landeta taldekideak azaldu deuskunez, Bidean Erromeria taldea 2016. urtean sortu zan Getxon, Ainhoa Aranburu eta Kerman Santiagoren ekimenez, erromeriak egiteko asmoagaz. Lagun gehiago batzen joan ziran, seikotea osotu arte. Lehenengo kontzertua 2017ko urtarrilean emon eben. Gaur egun Ainhoa Aranburu (ahotsa), Jon Iglesias (gitarra), Ander Romero (gitarra), Liam O´moilan (baxua), Aritz Landeta (trikitia), Beñat Gorostiaga (bateria) eta Asier Castillo (tronboia) dira taldeko kideak.

Gaur jasoko dabe Argia Ereiten Euskara Saria. Sari-emote ekitaldia Fadurako Tiki Toki zentroan egingo da, 19:00etatik aurrera.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00