Eskualdeko bederatzi udalerrietakoren baten erroldatutakoentzako zerbitzua da

Arratiako Udalen Mankomunidadeak eta BFAk inkestea jarri dabe martxan

BideON ARRATIAN eskaeraren araberako garraio zerbitzu publikoa

Arratiako herri bat / Arratiako Mankomunidadea

Arratiako herritarrek eskariaren araberako garraio-zerbitzu publikoa diseinau ahal izango dabe. Garraio publikoko proiektu pilotu jasangarria, BideOn ARRATIAN izenekoa, personalizetan eta diseinetan hasi dira, eta, bertan, eskualdeko bederatzi udalerrietakoren baten (Arantzazu, Areatza, Artea, Bedia, Dima, Igorre, Lemoa, Ubide eta Zeanuri) erroldatuta dagozan biztanle guztiek parte hartu ahal izango dabe. Arratiako biztanleek inkesta baten bidez parte hartu ahal dabe online, bideON estekan, edo 94 471 46 24 telefonora deituta.

Arratiako bederatzi udalerrietako biztanleak (Arantzazu, Areatza, Artea, Bedia, Dima, Igorre, Lemoa, Ubide eta Zeanuri) BideON ARRATIAN izeneko eskaeraren araberako garraio-zerbitzu publikoa diseinetan hasi dira. Halanda ze, Arratiako Udalen Mankomunitateak eta Bizkaiko Foru Aldundiak inkestea jarri dabe martxan, garraio-zerbitzu personalizau barriaren ibilbideak, abiapuntuak, helduera-puntuak, ordutegiak eta maiztasunak zehazten laguntzeko.

Arratiako eskualdea bederatzi udalerrik osotzen dabe (Arantzazu, Areatza, Artea, Bedia, Dima, Igorre, Lemoa, Ubide eta Zeanuri), eta, biztanle asko eremu sakabanatuetan bizi diranez, herrigunetik urrun dagoz, eta horren ondorioz, bertako zerbitzu nagusietatik be bai, herritarrentzat garrantzitsuak dirala kontuan hartuta: udaletxeak, osasun-zentroak, botikak, bankuko bulegoak eta kutxazainak, besteak beste. Era berean, prestakuntza-zentro eta unibersidade-campus nagusietatik be urrun dagoz. Lurraldearen banaketa hori erronkea da bertako bizilagunen eguneroko joan- etorriei begira. Izan be, eskaera txikiko eta maiztasun aldagarriko joan-etorriak diranez, garraio publiko tradizionala ez da ez eraginkorra ez bideragarria, kostu handia dauka-ta.

Arratiako Udalen Mankomunitateak eta Bizkaiko Foru Aldundiak Celering enpreseari esleitu deutsie nahierako garraio publiko jasangarri, adimendun eta personalizaua eskaintzeko proiektu pilotua. Horretarako, zerbitzua antolatzeko fasea jarri da martxan, eta zerbitzuko geltokiak eta ibilbideak zeintzuk diran zehaztuko da bertan. Arratiako Mankomunidadeko presidentea da Aitor Sorriketa eta gaur gure artean izan da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00