Bikote eta formatu akustikoan hasi ziran, baina hemendik aurrera lau musikari arituko dira

Elorrioko taldea pozik dago egindako lan barriagaz

Bigarren diskoa kaleratzear da Fito Skins taldea

Fito Skins taldea / Fito Skins taldearen instagrama

Elorrioko Urreberri tabernan batu gara Fito Skins Elorrioko musika talde gazteagaz. Laster euren bigarren diskoa kaleratuko dabe, eta hori ezeze, bestelako kontu ugari be izan doguz eurekaz hizpide. Taldea orain dala urte batzuk sortu zan, lagun artean, musikarako grina amankomunetik abiatuta. Hasieran bikote modura hasi ziran, entsegu txiki eta esperimentalen artean, baina poliki-poliki proiektua handitzen joan da eta gaur egun laukote bihurtu dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00