Hamabi talde arituko dira

Musika sortzaile barriei eskeinitako jaialdia da

Bigarren Zornotza Musikagaz Fest bihar

Bigarren Zornotza Musikagaz Fest jaialdia egingo da bihar. Euskal musikari eta sortzaile barrientzat erreferente izan nahi dauan jaialdia da honakoa. Zornotzako Udalak antolatzen dau Gerediaga alkartea eta Musika Bulegoagaz batera. Musikagaz Fest jaialdian parte hartzen daben bakarlari eta taldeak Durangoko Azokan izena emon dabenen artean aukeratzen dira, Musika Bulegoak eta Gerediaga alkarteak DA! PRO ekimenaren bidez antolatutako lankideatzari esker. Horrez gain, bihar Zornotzako tabernatan arituko diran taldeak Zornotzako Gazteak alkarteak aukeratzen dauz. Koldo Bilbao kultura zinegotziak jaialdia antolatzeko gazteek izandako parte hartzea azpimarratu dau. Jaialdiak, bestalde, sortzaile barrientzat aukerea eskaintzeaz gain, bardintasuna, iraunkortasuna, aniztasuna eta euskerea bultzatzea be badaukaz helburuen artean.

Herri bazkaria, nobedadea aurten

Bihar 12 talde arituko dira Amorebiera IV pilotalekuan, Zelaietako kontzertu gelan eta hainbat tabernetan. Danetarik izango da musikarien artean. Arratsaldeko ordubatetan Nahiz taldeagaz hasiko da jaialdia eta azken kontzertua Bengorena izango da gaueko hamabietatik aurrera. Tartean izango dira Eire, Intza edo Janus Lester. Nobedadea da aurten, bazkaria izango dala frontoian. Arratsaldeko hiru ta erdietan izango da. Oraindino badago izena emoteko, Txartelak Urtza edo Tomasa tabernatan hartu daitekez 5 euroan. Pary&Tiza DJak egongo dira bertan giroa animetan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00