Gaur egun Euskadin 10 mila pertsona inguruk parkinsona daukie. Gaixotasun honek pertsona bakotxari desbardin eragiten deutso, batzuei denbora laburrean azkar hazten jake eta beste batzuk urte asko egin leikiez, zailtasun handi barik, bizitza normala egiten. Atzo parkinsonaren nazinoarteko eguna izan zan.
Bilbo-Basurtuko ESIak eta Asparbik parkinsona daben pazienteen disfagiari (irunsteko gaitasuna) buruzko azterlan bati ekin deutse. Azterlan horretan 215 paziente inguru parte hartzen dabilz, horreetariko bat Rafa Menika durangarra eta Asparbiko kidea. “Asparbi alkartean zerbitzu asko emoten deuskuez, ni astean birritan noa eta danetarikoa dago: erreabilitazinoa, tailerrak, psikologia zerbitzua…” azaldu deusku Rafak.
Koldo Berganzo neurologoagaz be berba egin dogu Goizeko Izarretan. Berak azaldu deuskunez botika barri bi helduko dira laster parkinsonari aurre egiteko. “Aurton edo 2024n dopamina daukan botika barria sudurretik edo ahotik hartu ahalko da eta apormorfina mihiaren azpian hartzeko aukerea be egongo da” azaldu deusku Koldo Berganzok.