Zortzigarren Zientzia Plaza jaialdia irailaren 17tik 30era bitartean

Berbaldiak, erakusketak, ikuskizunak...

Bilbo, kutura zientifikoaren uriburu

Bilbo Zientzia Plazara ekimena / Bizkaia Irratia

Bilbo, kultura zientifikoaren uriburua izango da barriro be hileon. Irailaren 17tik 30era bitartean, Bilbo Zientzia Plaza jaialdia egingo da zortzigarrenez. EHUko kultura zientifikoko katedrak antolatzen dau ekimen hau. Dibulgazinoa da helburu nagusia. Zientzialariek euren lanaren barri emoten dabe ahalik eta modurik errezenean, guztiek ulertzeko moduan.

Egitaraua

Zortzigarren Bilbao Zientzia Plaza jaialdian Naukas Bilbao izango da protagonista. 15 urte bete dauz eta urteurrena ospatuko da. Bidebarrieta Kulturgunean, Bizkaia Aretoan eta Euskalduna jauregian izango dira saioak. Bidebarrieta Zientifikoari jagokonez, zikloa Jesus Alvarez-Herms fisiologoaren berbaldiagaz hasiko da aurten. “Fernando G.Baptista. Infografia zientifikoaren esploratzailea” erakusketea Bizkaia Aretoan egongo da ikusgai. Society for News Design erakundeak munduko diseinatzailerik onenaren saria emon barri deutso bilbotarrari. Jaialdiaren azken egunean zineforuma antolatu dabe. “El enigma de Agustina” dokumentala proiektatuko da. Emilio José Garcia eta Manuel González Garcia astrofisikariak eta Natalia Ruiz Zelmanovitch protagonistea, solasaldian egongo dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00