
‘Bilbo minbiziaren aurka martxan’ ekimena egingo da domeka goizean Bilbon, Guggenheim pareko lautadan. Goizeko 11:00etan hasiko da ekitaldia eta eguerdiko 14:00ak artekoa izango da. Minbiziaren aurkako alkarteak antolatu dau.
Ondo etorriaren ostean, martxea abiatuko da 11:30ean. Euskalduna zubira, zubitik ibaiaren beste aldera, handik Zubizurira eta bueltea, Guggenheim inguruetara. Lau kilometro eta erdi izango dira guztira. Guggenheimeko lautadan informazino mahaiak egongo dira, eta minbiziaren arloko azken ikerketen barri emongo da. Ondo pasetako jarduerak be egongo dira, familian egiteko modukoak. Batez be, gizonen minbizien inguruan zabalduko dabe informazinoa, izan be, minbiziek gehiago eragiten deutsie gizonezkoei baina zaintzeko neurri gitxiago hartzen dabe.