'Goazen 2024' ekitaldia 30 urtez itxita egon dan Seminarioko kapera nagusian egingo da

'Goazen 2024' kurtso hasierako ekitaldia irailaren 28an egingo da

Bilboko Eleizbarrutiak 75. urteurreneko ospakizunari hasierea emongo deutso Derioko Seminarioan

Bilboko Eleizbarrutiko logo barria / Bilboko Eleizbarrutia

Hasi barri dan ikasturteari hasierea emoteko, Bilboko Eleizbarrutiak ekitaldi ofiziala ospatuko dau irailaren 28an Derioko seminarioan. Era honetan Eleizbarrutiak bere sorreraren 75. urteurrena ospatzeko ekitaldiei hasierea emongo deutse. Goazen 2024 ekitaldia goizeko 10:00etan hasiko da eta 14:00etan Seminarioko frontoian egingo dan lunchak emongo deutso amaierea. Irailaren 20a da ekitaldian izena emoteko azken eguna. Gaur arte 450 lagun inguruk emon dau izena. Bikaritzetan autobusak jarriko dabez.

Derioko Seminarioa esanguratsua izan da Bilboko Eleizbarrutiaren 75 urteko ibilbidean. Bertan abadegaiak hezi ziran eraikin honetan urte luzez. Eraikineko kapera nagusian egingo da ekitaldi nagusia. Kapera hau itxita egon da 30 urtez eta Bilboko Eleizbarrutiaren 75. urteurrena ospatzeko atondu eta zabaldu da barriro. Bizkaiko kaperarik handiena da. Mila eta berrehun metro karratu inguru eta hegoi metro inguruko altueran dauka tenplu honek. 1961ean inaugurau zan.

Dorleta Alberdi Eleizbarrutiko komunikazino arduraduna eta 75. urteurreneko batzorde antolatzaileko kideagaz egin dogu berba Lau Haizetara irratsaioan. Egun berezia izango dala esan deusku. Besteak beste, Xabi Aburruzagak urteurreun honetarako konposatu dauen kantea aurkeztuko dabe, eta baita Eleizbarrutiaren logo barria be bai.

Ikasturtean zehar, beste ekitaldi nagusi bi izango dira Bilboko Eleizbarrutian. Eleizea Plazara azokea BECen, maiatzean, eta EleizBira ibilaldia, udan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00