Udaltzainen %90ek lanerako prest egon behar dabe Bilboko Aste Nagusian, operatibo berezirako preminea egoten da eta. Kaleak zaintzen dabilz eta jai eremuan be ibilten dira kaleko jantzita. Orain arte gauzak nahiko nasai doazela esan deusku Amaia Arregi Segurtasun zinegotzriak, ebasketak, lapurretak eta atxiloketak egon dirala, baina ez hainbeste Bilbon dabilen jente kopurua ikusita. Dana dala, jaietan seguru ibilteko eskubidea aldarrikatu dau Arregi zinegotziak. Segurtasun hori arlo guztietarako eskatu dau, baita sexu erasoen aurrean be. Orain arte ikutuakaitik egon dira salaketak eta atxiloketak. Protokolo zorrotza dabe prest, Konpartsakin batera martxan ipinten dabena.