'Garena kontatzeko' leloa ardatz

Zemendiaren 9an ospatuko dabe urteurrena Plateruenan

Anboto aldizkariak 25 urte bete dauz

Idurre Maortua Anboto aldizkariko kudeatzaile izandakoa eta Jone Guenetxea gaur eguneko zuzendaria / Anboto aldizkaria

Durangaldeko Anboto aldizkariak 25 urte bete dauz. Zemendiaren 9an, urteurrena ospatzeko ekitaldia izango da Plateruenan. ‘Garena kontatzeko’ leloa aukeratu dabe eta lelo hau izango da ardatz urteurrena ospatzeko. 11 langile eta 28 banatzaile daukaz gaur egun Anboto aldizkariak. Durangaldeko 13 herritan banatzen da aldizkaria. 600 Anbotokide be badaukiez eta hamabi mila ale banatzen dabez astero. Horrez gain, 40 kolaboratzaile be badaukaz. Jone Guenetxea zuzendariak esan deuskunez, pozik dagoz orain arteko ibilbideaz. Aldizkaria hazten joan da eta gaur egun, web orrialdearen bitartez, informazinoa osotuz joan dira. Datorren astelehenera begira Plateruenan antolatutako ekitaldiak erantzun handia izan dau orain arte. Askok emon dau izena, ekitaldian egoteko. Anbotok, erropak be diseinau dauz urteurrenaren leloagaz. Honeek, aldizkariaren web orrian eskuratu daitekez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00