Planik Plan irratsaio barriaren zortzigarren emonaldiari ekin deutsagu asteon Bizkaia Irratian. Barikuro, astegoienean zehar Bizkaiko txoko desbardinetan egongo diran ekintzen eta egitasmoen errepasoa burutzen dogu, geure lurraldean zer egongo dan jakin eta gura dozuen plana egin daizuen. Azaroko laugarren astegoienetik Bilboko Nazinoarteko Txotxongilo Jaialdia, Nil Moliner eta Alvaro Mayoren kontzertuak nabarmendu doguz.
Barikua
Barikutik aurrera, Basauriko pintxo lehiaketaren bigarren astegoiena ospatuko da. Ganera, Bilboko Nazinoarteko Txontxongilo jaialdia azken txanpan murgilduko da. Aurreko zapatuan hasi arren, domekararte arte luzatuko da egitasmoa Bilbon eta Bizkaian. Musikari jagokonez, Nil Molinerrek kontzertua emongo dau Santana 27an.
Zapatua
Hainbat ekitaldi ezbardin izango dira protagonista zapatu honetan Bizkaian. Goiz-goizetik egongo dira planak egiteke geure lurraldean. Esaterako, 11:30etan, hitzordu bikotxa egongo da. Batetik, Begoñako liburutegian, Maider Alcelay ipuin kontalaria egongo da. Bestetik, Zamudioko liburutegian, Elssie Salvador ipuin kontalaria izango da protagonista. Musikari jagokonez, Manolo Garcia Bilbao Arenan egongo da, Alvaro Mayo Azkenan eta En Tol Sarmiento Derion.
Domeka
Astegoieneko azken egunari begira, hainbat ekitaldi izango dira Bizkaian. Esaterako, Bilboko Kafe Antzokian ‘Txanpon baten truke‘ izeneko antzezlana eroango da aurrera. Bestalde, Euskalduna Jauregian, organo kontzertuak egongo dira arratsaldean. Ganera, Abadiñoko Errota Kultur Etxean, Jon Plazaolaren ‘Tu-Tum, Platz!’ bakarrizketa egongo da, arratsaldeko 19:30etatik aurrera.