Bilboko Auzo Elkarteen Federazinoak martiaren 9an protesta alkarretaratzeak egingo dauz

Alaitz Argandoña: "Deustuko, Otxarkoagako edo Olabeagako osasun zentroetan zerbitzuak murriztu dabez"

“Bilboko osasun zentroetan murrizketak egon dira”

Deustuko osasun zentroan egindako protestea / Bilboko Auzo Elkarteen Federazinoa

Bilboko Auzo Elkarteen Federazinoak uriburuko osasun zentroetan murrizketak salatu dauz. Pandemiaz geroztik, aldi baterakoak izan beharrean, geratzeko etorri diran neurriak ezarri dirala salatu dabe. Telefono bidezko arretea esate baterako. Beste murrizketa batzuk be azpimarratu dabez. Samurren itxierea edo zaintza telematikoa, besteak beste. Goizeko Izarretan saioan, asteon, Bilboko Auzo Elkarteen Federazinoko Alaitz Argandoña berbaz jardun dogu.

Egoerea salatzeko protestak egin dabez eta hareekaz jarraituko dabe. Datorren martiaren 9an kontratazinoak egingo dira osasun-zentroen aurrean presino-soziala egiten jarraitzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular