Bilboko TAO zerbitzu barria ezarriko dabe urritik aurrera. Nora Abetek, Bilboko udaleko garraio zinegotziak trafikoa demokratizau gura eta errotazinoak aregotu gura dabezala azpiumarratu dau.
Hainbat nobedade dakarz TAO zerbitzu barriak. Erdiguneko auzoetan (Abando, Indautxu…) eguerdiko doako bi orduak desagertuko dira, auzo guztietan isunak baliobakotzea gatxagoa eta garestiagoa izango da, kotxeko parabrisen ganean ez dabe abisurik jarriko, APP barri bat jarriko dabe, banatzaileek zamalanetarako tokietan aparketako tiket bat beharko dabe… Bestalde TAO txartela daben egoiliarrek zonalde berdean baldintza bardinetan aparkau ahalko dabe baina zonalde urdinean eukien 2 orduko doakotasuna desagertuko da.
“Goizeko Izarretan” saioko barikuko tertuliara Bilbon bizi diran Rosa Miren Pagola, Eneko Calle eta Ana Perez etorri dira eta TAO zerbitzuari buruzko euren eretxia emon deuskue.